EUSKERA EGUNA

 

EUSKARALDIA

 

DURANGOKO AZOKA

MATRIKULAZIOA

Matrikula epea:

Aurrerago jakinaraziko da!.

Garrantzitsua da kontuan hartzea, matrikula adierazitako epeen barruan egin behar dela.

Ikasturtea bi lauhilekotan banatzen da (irailetik urtarrilera eta otsailetik ekainera) eta bi matrikula-epe izaten dira.

Lehen lauhilekoko (iraila-urtarrila) matrikula egiteko epea irailean izaten da eta bigarren lauhilekoko (otsaila-ekaina) matrikula epea, berriz, urtarrilaren amaieran.

18 urtetik gorakoek edo matrikulatzen diren urte naturalaren barruan adin hori betetzen dutenek egin ahal izango dute matrikula. DBHko titulua edo maila akademiko altuagoa dutenek ezin izango dute irakaskuntza arautuan inolako ikasketarik egin.

DOKUMENTAZIOA 

Ikastetxean matrikulatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

. Nortasun agiria.

. Espediente akademikoa edo eskolatze-liburua (DBHko titulua lortzeko matrikulatzen diren ikasleek bakarrik aurkeztu behar dute).

DOAKO MATRIKULA

CEPA Durango HHI ikastetxea oinarrizko prestakuntzarako zentro ofiziala da, hezkuntza sare publikokoa, beraz, ikastaroak doakoak dira.

MATRIKULA EGITEKO ORDUTEGIA

  DURANGO OTXANDIO ERMUA BERRIZ
GOIZEZ

09:00 -13:00

(astelehenetik ostiralera)

09:00 -12:30

(astelehenetik ostiralera)

09:30 -12:30

(astelehenetik ostiralera)

09:30 -12:00

(astelehenetik ostiralera)

ARRATSALDEZ

16:00 - 19:00

(astelehenetik ostegunera)

 

 

 
TELEFONOA 94 681 42 53 662 947 492 662 947 496  662 609 366

 

ORIENTA PROGRAMA

El Orienta

 

MARTXOAK 8